Margolarin programa berezi bat sortu dugu zure ikastetxean MARGOKETA, SORMENA EDO ESKULANGINTZA taillerak EUSKARAZ egiteko aukera eskaintzeko gure metodologia aplikatuz.
Gure eskolaz kanpoko jarduerak Haur Hezkuntza (HH), Lehen Hezkuntza (LH), Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH) eta Batxilergorarteko haur eta gazteetzat izan daitezke.
Bilbo eta Bizkai osoko ikastetxe, ikastola eta eskolekaz lan egiten dugu.
Zentro bakoitzaren ordutegietara egokitzen gara, eskolaz kanpoko ekintzak ieguerdikoak edo arratsaldekoak izan.
Margolaritza tailerretan, pintura-teknika asko landuko ditugu, hala nola gouache, pastel Margo, arkatza, akuarela, mihise gaineko pintura akrilikoa, akuarela likidoa, barnizak, akuarela arkatzak, akuarela olio pastelak, tenpera solidoa etab. Gainera, tresna desberdinak erabiliko ditugu, hala nola, pintzelak, arrabolak, brushpen kargagarriak, esponjak, txantiloiak,... eta euskarri esberdinetan moldatuko ditugu, hala nola paper laminar, mihiseak, egur zatiak...
Kolore zale guztientzako tailer honetan asko ikasiko dugu eta oso ondo pasatuko dugu.
Eskulan tailerretan material esberdinekin lan egingo dugu, hala nola modelatzeko pasta, eva goma itsasgarria , egurra, igeltsuzko piezak, feltroa, rafia, artilea, purpurina, pegatinak, zurezko piezak, ponpoiak, etab. Tailer hau, sormena eta esperimentazioaren bitartez, espazio magiko bihurtuko dugu.. Kola, guraizeak, kartoiak eta pintzelak maite dituztenentzako tailerra da, ideiak garatzeko tresna eta material berriak ezagutuko baitituzte.
Gure sormen tailerra esperimentatzeko, sortzeko, imajinatzeko, deskubritzen ikasteko, okertzeko eta akatsetik gauzak berri eta politak sortzeko gonbidapena da ondo pasatzen dugun bitartean. Proiektu desberdinak proposatuko ditugu, zeinetan ikasle bakoitzak bere lana modu libre eta artistikoan garatuko duen. Proiektu bakoitzean material desberdin eta berriak erabiltzeko aukera izango dute.
Buru ezinegonentzako tailerra da hau, kartoizko kaxa batetik, itsasontzi pirata bat egiten dutenentzat.
Material eta tresna berriez hornituko gara ikasleen ideia handinahienak egia bihurtzeko.
Margolarin 10 urte baino gehiago daramatzagu margotzen, marrazten eta sormena sustatzen irakasten.
10 urte hauetan sormen artistikoko irakaskuntza-metodologia propioa garatu dugu, zeinetan esperimentazioaren bidez ikasten dugun.
Akatsa sormen-aukera berri bat dela ulertuko dugu.
Pintura, gozamen pertsonalerako, erlaxatzeko eta adierazpen tresna gisa erabiltzen dugu eta baita ikasle bakoitzaren onena ateratzeko ere.
Margolarin, euskarazko eskolaz kanpoko jarduera artistikoen programa bat sortu dugu Bilboko eta Bizkaiko zentroentzat, adin edo ziklo bakoitzari egokitutatako proiektu ezberdin batekin, kalitatezko zerbitzu bat eskaintzeko konpromezuakin, non haurrak, pilo bat ikasteaz gain, ondo pasatu eta beteta sentituko diren.
Gure proiektuak, teknika ezberdinetako gaitasunetan aurrera egiteko aukera emongo dio ikasleari, bere maila hobetuz ikasturtez ikasturte . Ikasleek ikas dezaten diseinatuta dago, horregatik programa bakoitza adin bakoitzari egokituta dago eta aurreko mailarekin eta hurrengoarekin kohesionatzen da.
Hemen ez duzu gitarra klaserik edo saskibaloiko irakaslerik aurkituko, adituak gara teknika artistiko eta sortzaileak irakasten eta esperimentatzen.
Margozten, sortzen, imajinatzen, deskubritzen eta ikasten irakasten adituak gara. Haur eta gazteen sormen-ikaskuntzan espezializatu gara, eta behar ditugun tresna guztiak dauzkagu eskura zuen beharizanera egokitzen dan proiektua eskaintzeko.
Sormenaren garapen on bat egiteko, kalitatezko materialak izatea gauza garrantzitsuenetako bat da
Margolarin badakigu eta eskolaz kanpoko margolaritza, eskulanak edo sormen tailerrak kalitatezkoak izan daitezen, gure tailerretarako material onenak aukeratzen ditugu beti.
Margolarik ulertzen dugu zentro bakoitza ezberdina dela eta bere egiteko modua, orduak, espazioak, misioa eta helburuak dituela.
Zure zentroa ezagutzea gustatuko litzaiguke, kontaiguzu eta zure beharretara egokituko gara.
Teknologia berriak eta internet gure bizitzaren eta euren etorkizunaren parte dira eta margolarin alor hau ere landu nahi izan dugu euskarazko bideo-tutorialen bitartez, non margotzen ikasteko trikimailu eta ariketa asko irakasten ditugu. Gure tailerretan ariketa horietako asko burutuko ditugu kurtsoan zehar eta gure ikasleek ere etxean bideo hauek ikusten jarraitu ahal izango dute, gure YouTube kanalean eta gure webguneetan eskuragarri egongo baitira.
Irakurri duzun guztia gustatu bazaizu, ez izan zalantzarik eta jarri gurekin harremanetan, pozik hartuko dugu zure deia eta zure zalantza guztiak erantzungo ditugu.
946 40 39 35 - 626 653 097