Margolarin programa berezi bat sortu dugu zure ikastetxerako MARGOLARITZA, SORMENA EDO ESKULANGINTZA tailerraz eskeintzako. Eskolaz kanpoko jarduerak hauek, EUSKARAZ eta gure metodologia aplikatuz egiteko aukera eman nahi dizugu.
Gure eskolaz kanpoko jarduerak, haur hezkuntza (HH), lehen hezkuntza (LH), derrigorrezko bigarren hezkuntza (DBH) eta batxillergokom ikasleentzako ere izan daitezke.
Bilbo eta Bizkai osoko ikastola, eskola eta ikastetxerekin lan egiten dugu.
Zentro bakoitzaren ordutegietara egokitzen gara, ekintzak, eguerdtian edo arratsaldetan izan.
Margolaritza tailerretan, pintura-teknika asko landuko ditugu, hala nola gouache, pastel margoa, arkatza, akuarela, mihise gaineko pintura akrilikoa, akuarela likidoa, bernizak, akuarela arkatzak, olio pastel akuarelableak, tenpera solidoa etab. Gainera, tresna desberdinak erabiliko ditugu, hala nola, pintzelak, arrabolak, brushpen kargagarriak, esponjak, txantiloiak,... eta hainbat euskarri esberdinetan moldatuko ditugu, hala nola xaflak, mihiseak, egur zatiak...
Tailer hau, kolore zale guztientzat da, zeinetan asko ikasiko dugu eta oso ondo pasatuko dugu.
Eskulan tailerretan modelatzeko pasta, eva goma itsasgarria, egurra, igeltsuzko piezak, feltroa, rafiak, artilea, purpurina, pegatinak, egurrezko piezak, ponpoiak eta abar bezalako materialekin lan egingo dugu.
Tailer hauetan sormena eta material berrien bidez esperimentatzeak, ekintza, espazio magikoa bihurtzen du.
Kola, guraizeak, kartoiak eta pintzelak maite dituztenentzako tailerra da, ideiak garatzeko tresna eta material berriak ezagutuko baitituzte.
Gure sormen tailerra esperimentatzeko, sortzeko, deskubritzen ikasteko, imajinatzeko, akatsak egiteko eta akatsa sortzeko aukera berri bat bihurtzeko gonbidapena da.
Proiektu desberdinak proposatuko ditugu, zeinetan ikasle bakoitzak bere lana modu libre eta artistikoan garatuko duen eta material desberdinak ezagutzeko aukera izango du, lan bakoitzean.
Buru ezinegonentzako edo kartoizko kaxa batetik itsasontzi pirata egiten dutenentzako tailerra da hau.
Material eta tresna berriez hornituko gara, ikasleen ideia handinahienak egia bihurtzeko.
Margolarin 10 urte baino gehiago daramatzagu margolaritza, marrazketa eta sormena sustatzen eta irakasten.
10 urte hauetan irakaskuntza artistiko sortzailearen metodologia propioa garatu dugu, zeinetan esperimentazioaren bidez ikasten dugun.
Akatsa sormen-aukera berri bat dela ulertuko dugu.
Margolaritza, adierazteko, gozamen pertsonalerako eta erlaxatzeko tresna gisa erabiltzen dugu, baita ikasle bakoitzaren onena ateratzeko ere.
Margolarin eskolaz kanpoko jarduera artistikoen programa bat sortu dugu Bilboko eta Bizkaiko zentroentzat. Adin edo eskola-etapa bakoitzerako proiektu ezberdin batekin, kalitatezko zerbitzu bat eskaintzen dugu, non haurrak, ikasteaz gain, ondo pasatzena dute eta beteta sentitzen dira.
Ikasleek urtero teknika artistiko ezberdinetan eta beren gaitasunetan aurrera egin dezaten sortutako proiektua da. Gure ekintzak ikasleek ikas dezaten diseinatuta daude, horregatik programa bakoitza, adin bakoitzari egokituta dago eta aurreko mailarekin eta hurrengoarekin kohesionatzen da.
Hemen ez duzu gitarra klaserik edo saskibaloiko irakaslerik aurkituko, adituak gara teknika artistiko eta sortzaileak esperimentatzen irakasten.
Margozten, sortzen, imajinatzen, deskubritzen, ikasten irakasten adituak gara... haur eta gazteen sormen-ikaskuntzan espezializatu gara, eta behar ditugun tresna guztiak dauzkagu, zuen zentruaren. beharretara hoberen egokitzen den proiektua eskaintzeko.
Tailer artistikoen garapen ona izateko, kalitatezko materialak izatea gauza garrantzitsuenetako bat da .
Margolarin badakigu eta eskolaz kanpoko pintura, eskulanak edo sormena kalitatezkoak izan daitezen, gure tailerretarako material onenak aukeratzen ditugu.
Margolarin ulertzen dugu zentro bakoitza ezberdina dela eta bere egiteko modua, orduak, espazioak, misioa eta helburuak dituela.
Zure zentroa ezagutzea gustatuko litzaiguke, kontaiguzu zeintzut diren zuen beharrizanak eta gure proiektua egokituko dugu.
Teknologia berriak eta interneta gure bizitzaren eta euren etorkizunaren parte dira eta margolarin espars hau gure proiektuan txertatu dugu euskarazko bideo-tutorialen bitartez, non margotzen ikasteko trikimailu eta ariketa asko irakasten ditugu.
Gure tailerretan ariketa horietako asko burutuko ditugu kurtsoan zehar eta gure ikasleek, etxean bideo hauek ikusten jarraitzeko aukera izango dute, gure YouTube-ko kanalean edo gure webgunean ikusgai egongo baitira.
Irakurri duzun guztia gustatu bazaizu, ez izan zalantzarik eta jarri gurekin harremanetan, pozik hartuko dugu zure deia eta izan ahal duzun edozein zalantza argitu.
946 40 39 35 - 626 653 097